XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAKE EDO PAKE

Errderatikotzat arrtun dabe itz au askok: lateldunaen pace'tik (eurak pake oguzten eben) ei-datorr.

Beraz, bai-dira Euzkeraz itz batzuk lateratik arrtunak: borondatevoluntate'tik datorr, errege rege'tik, sermoe sermone'tik, mesede mercede'tik, eta abarr.

Ezteritxot baña orren agirija dana bake lateratik datorrkigula.

Arana eta Goiri'tarr Sabiñ'ek esan eban, ta egi-egijaz uste dot, eztala asko errdera-ren baten ta geure Euzkerean itz idia ixatia errderatik etorri yakula esateko: asterrtu biarra dogu lenengoz itxorrkuna.

Euzkeraz itxorrkuna nasaya ba-da, ez erazua, ta alboko errderaz edo beronen ele-gurasuez itxorrkuna ezpadauko, Euzkerearena da itxa.

Itxorrkuna Euzkeraz nasaya dala, batya errderazbe, asterrtu-biarra dogu A) gauza ikurrija Euzkadi'n ba-zan ala ez antxiñatik; G) beste itxik ba-daukan ala ez Euzkereak bera ikurrteko; gauzea zarra dala Euzkadi'n ta bera ikurrteko euzkeigijetan beste itxik ezpa-daukogu, Euzkerearena da itxa; ostera, errderatikua.

Itxorrkuna erazua ixanda bere errderaz itz idiak ezpa-dauko itxorrkuna, Euzkerearena da bera; geyago be, bai-daukola errderaz, ta ez, nasaya beintzat, Euzkeraz, baña, gauza ikurrija geure erri- jaldekua dala, beste ixenik ezpa-daukogu, itxa Euzkerearena da; errderatikua, barriz, Euzkeraz beste itxa ba-da. (Ikusi EUZKADI, ser. 2, n. 1, p. 15-16.)

Ikaskixun sakon onen zegatyija jakin gura ba-dogu, errazto jadetsiko dogu, uste dot.

Euzkerea gaurr egityen diraan edozein ele edo izkera beste zarra da, gustijak baño zarragua dana be ezpa-dogu gura iñon edo esan.

Orregatyik berari ta beste eleri ba-dagokijuez itz bat-eta-beste, norenak diran itz orrek epatyeko beste biderik eztaukogula, eukityia edo eukipena dogu bidia; bijok badauke, ezedo-dau noski zarrenak gastiagandik arrtun ixango, ostera baña, gastiak zarrenagandik arrtun ixango eban.

Orixe dok errazena ta gauzeak dakarrena; ta geyago be, zarrenaren al-errijan gauza ikurrija ba-eguan jatorrityik, ixen barik ezeben itxiko gixonak bera ekusela ta berazazko sarri baño sarrijago itz egin-biarra ixango ebela.

Orr ba, bake Euzkeraz daukogu, lateldunak pax euken: ?geuk eurakandik ala eurak geugandik?

Bake Euzkeraz, gauza-ikurrkixuna ezpadauko be, lateraz beste zarra ixan dai.

Euzkeraz daukoguz aserria, gorrotua, guduba, burrukea, agirakea ta beste asko; bat-ez-batek eztau ikurrten gauza-ustia; baña bake-ustia, aserre-ustia, burruka-ustia, gudu-ustia, orok dira uste idiak edo mubeta idekuak.

¿Ala aserretuten diranak, edo antxiñan algarrekin aserretuten ziran euzkotarrak, betiko iraungo eben aserre, etziran egundo be algarrekin batuko, algarrekin baketuko?

Edo, guduba iñoiz algarrekin edo arrotzakin ixan ba-eben, ¿gudu ori betikua ixan zan, ala goiz-edo-berandu etzan amatyu, eta gudarijak etziran iñoiz baketu ixango?

Agiri da ba euzkotarr zarrak bake-ustia ezagun ta adityu ebela, ezagun ta adityu ebezan lez aserre-ustia, gudu-ustia, agiraka-ustia: itxa bere sorrtu edo eratu ixango eben be ikurrteko, aserre, gudu, agiraka itxak sorrtu edo eratu ebezan lez.

¿Zein eldu yaku geugana? Nik dakidala, bake edo pake baño besterik ez.

Gero ba, zarrtasunari ta eukityiari begiratuzkero, Euzkereak latereak beste zegatyi ala geyago dauko berrerentzat bake eukityeko.

Gero pax'ek ezei-dauko lateraz itxorrkun ezauna.

Itz-errai batekuak dira lateraz pax, paco-is-ere, paco-as-are, pango, pactum; baña ¿nun dago euraen itz-ama? Miguel-Erramonda'ren latera-iztegija asterrtu, ta eztozube aurrkituko; nik beintzat eztot aurrkityu.

Latereak, bada, beste zegatyi edo geyago dauka Euzkereak bererentzat eukityeko bake itxa Euzkeraz itxorrkun agirija ixan ez-ta bere.

Baña bake'k Euzkeraz itxorrkuna daukake, ta esten dot nasaya, ez erazua edo estutuba: ba ke edo ka.

Ba, lenengo atala, bare'n dago: bare'k dikurrtz.

Euzkeraz iru gauza edo uste, errdaldunaen bazo edo rate, limaco edo limace, ta calmado edo calm?: itxaso baria = mar calmado, mer calm?e.

Azkenengo bare'n dago bake'ren lenengo itz-atala ikurrkixun idiaz.

Bigarren itz-atala ka, keltu dana, itz askotan: adibidetzat: aginKA edo ainga =dentellada, coup des dents; agiraKA = reprensión, réprimande bUKA= fin; burruKA =lucha, lutte; biKE= pez, poix; bizKA = liga, glu; liKA = liga, glu; bulKA= empellón, impulsión; kizKA = inquietud, inquietude. A Euzkeraz e'tu duala jakiña da: ahalGA-edo ahalKA-ahalke; ahal-KAtu-ahalKEtu, unKA-unKE; azKAzal-azKEzal (Campion, Gramat. p. 82).

Bake'k, ba, Euzkeraz itxorrkuna daukake gustiz egokija: ba-egillia edo bare-egillia.

Arrtetu gatezan zertxubat sakonago ikusten bake'k Euzkeraz bai-daukola itxorrkuna.

Euzkeraz izkijak eurenez ikurrten dabe; orregatyik dira itz-errai lenenguak.

Baña izkirik asko bakarrik ezin daikeguz oguzi-ta, ezin daikez ixan itz-errai eratuba gediña-barik.

B'k berez bia dikurr; baña itxak sorrtuteko gediña biarra dau: itz-errai eratuba ixango daba bo be bu bi. Adibidiak.

Bare =limaco, limace: ba = bia edo beya; + r = erabillija; + e gizkija, lapurdityarraen barhe'k agerrtuten daun lez (1).

(1) Gizkija eratu dot gin edo kin + izkityik, letra epentetica, lettre épenthétique ikurrtzeko: gin edo kin dago ondaKIÑ'en, erreKIÑ'en, azurrKIÑ'en, kizKIÑ'en ta askotan; ta kizki-barik gizki ein dot, kizki bai-dagolako garfio edo crocheton ikurrtzeko.

Bare = calma, c?lme: lenguaren itxorrkuna.

Basso = bosque, for?t; ba =bia ta zabala + sso andija: itxasso'n be bai-dago sso; itxa edo ur andija.

Bota = echar, jeter; bo = bia + ta, estanDA'n, eskuTAU'n, guzUrrTAU'n, kiTA edo ki TYAU'n eta beste askotan dago: bera egityia.

Berakatz= ajo, ail = be + akatza.

Baña bian dagona ezta erabildden, geldi dago; lotu dago; goikua, bai, erabildden dau axiak: bake'k ikurrten dau geldityasuna; orregatyik, b'k edaz eta egoki agerrten dau geldityasuna, bakia.

Ke edo ka zer dan iñon dogu.

MIBISUS.